Motorra

Aurtengo Smart Moto Challenge txapelketan parte hartzeko eraiki beharreko moto prototipoa Dakar motakoa da.

Karrozeria

Hau iGestek-ek eraiku du hainbat teknologia erabilita, bezte batzuen artean 3D inprimaketa eta molde sakaketa. Batez ere beira-zuntzaz egin da, baina PLA ere erabili da. Diseinua (bakarra moto honentzako) aerodinamikaren alderdiak kontuan hartuz egin da, hala nola, osagai elektrikoen hoztea.

Adimena

Plataforma bat eraiki da kontrol-taldeak motorraren egoera ikus dezan (motorraren kokapena, bateria, autonomia kilometroak, etab.). Datu hauek motorraren pantailan ere agertuko dira nabigazio sistemari buruzko beste datu interesgarri batzuekin batera.

Mekanika

Xasisa itxura optimizazio software batek proposatutako konponbideetan oinarritzen da. Elorrieta-Erreka Mari CIFP-en fabrikatutako tubular diseinu bat da eta hauek Curvados Quintín-en bihurritu dizkigute.

Elektronika

Motorrak 6 kW-ko potentzia nominala du, 90 km/h-ko abiadura maximoa eta ordu bateko autonomia. Bateria 60V-koa da eta guretzako bereziki pertsonalizatua izan da Ukai-ren eskutik. 60Ah-eko edukiera du.

Adimena

Motozikletak segurtasun sistema integratua du eta istripuren bat izatekotan automatikoki jakinarazten dio kontrol taldeari kokapenaren koordenatuak adieraziz.

Mekanika

DMT taldeak Smart Moto Challenge lehiaketarako eraikitako mototrraren besaurreko besoa aluminiozko profilen soldaduraz egina izan da.

Hauek dira gure motorrak

Horrela egiten dugu lan DMT taldean